Memelius Jauna

Imagen de cabecera
Ikusi bideoa
  • Eman € 15

    KAMIXETA

    "Memelius Jauna"ren kamiseta opari! Kontuan eduki kamixeta horren diseinua, lehiaketan saritutako "meme" batean edo komunitateko nahiz lehiaketako iruditerian oinarritua egongo dela!!!

    > 02 Aldi bereko finantzakideak
  • Eman € 30

    KATILUA + KAMIXETA

    "Memelius Jauna"ren katilua eta kamixeta opari! Kontuan eduki katilu eta kamixeta horien diseinuak, lehiaketan saritutako "meme" batean edo komunitateko nahiz lehiaketako iruditerian oinarrituak egongo direla!!!

    > 02 Aldi bereko finantzakideak
  • Eman € 45

    POLTSA + AURREKO GUZTIA

    "Memelius Jauna"ren poltsa, katilua eta kamixeta opari! Kontuan eduki poltsa, katilua eta kamixeta horien diseinuak, lehiaketan saritutako "meme" batean edo komunitateko nahiz lehiaketako iruditerian oinarrituak egongo direla!!!

    > 01 Aldi bereko finantzakideak
  • Eman € 70

    2 KAMIXETA + 2 KATILU + 2 POLTSA

    "Memelius Jauna"ren 2 kamiseta, 2 katilu eta 2 poltsa opari! Kontuan eduki kamixeta, katilu eta poltsa horien diseinuak, lehiaketan saritutako "meme" batean edo komunitateko nahiz lehiaketako iruditerian oinarrituak egongo direla!!!

    > 02 Aldi bereko finantzakideak
  • Eman € 85

    KARIKATURA PERTSONALIZATUA

    Txunditu lagunak karikatura orijinal batekin! Argazki batetik edo gehiagotik abiatuta egindako karikatura pertsonalizatua. A4 neurrian. Towy-k eskuz sinatuta eta enmarkatua.

    > 00 Aldi bereko finantzakideak
  • Eman € 250

    IRAGARKIAK WEBGUNEAN

    "Memelius Jauna" egitasmoko webgunean iragarle izan nahi dut! Zure enpresa edo erakundearen izena eta logotipoa "Memelius Jauna"ren webgunean iragarriko da zure enpresako webgunera bezeroen trafikoa erakarriaz!

    > 00 Aldi bereko finantzakideak
  • Eman € 1.500

    MARKETING VIRAL KANPAINA

    “Meme”en estiloan oinarrituta, zure enpresarentzat marketig viral kanpaina bat garatu eta “Memelius Jauna” webgunean eta bere komunikazio kanal guztientan zabalduko dugu! Kanpaina 4 irudiz eta 2 bideoz osaturik, online nahiz sare sozialetan zabaltzeko bideratuta egongo da. ¡¡Desberdina izango da, zalantzarik ez izan, bezeroen eta jendearen arreta zeureganatuko duzul!!

    > 00 Aldi bereko finantzakideak
  • Eman € 3.000

    BAZKIDEA ELKARLANEAN

    "Memelius Jauna" egitasmoa aktiboki sustatu nahi dut! Zure enpresa edo erakundeak proiektua elkarlanean garatu, gauzatu edo zabaldu nahi du? Formula bilatzea besterik ez dago! (Adibidez: argitaletxeek edo komunikazio taldeek lehiaketako “memeak” paperezko formatuan edo digitalean argitara ditzakete bere egunkari, aldizkari eta bestelako argitalpenetan “Memelius jauna” kolaboratzaile iraunkorra eginez, udalerri bateko herriko festetan edo bestelako ekimenetan “meme” lehiaketa bat antolatu dezake herritarren partehartzea modu ludikoan sustatzeko helburuarekin, etabar). Euskara eta kulturaren alde!

    > 00 Aldi bereko finantzakideak

Proiektu honi buruz

Euskal Herriko "meme" komunitatea eta lehiaketa

Beharrak Materiala Gutxienekoa Hobeezina
Lehiaketako sariak
Sari bakoitza 200€ko diru saria eta 100€ balioko oparia. 3 sari guztira: 900€
€ 900
Itzulerak
Kamisetak, katiluak eta poltsak diseinatu, serigrafiatu eta bidaltze-kostua.
€ 2.800
Epaimahaikide eta kolabotzaileentzako sariak
Bakoitzarentzak 25€ko balikoko oparia. 8 pertsona badira. Guztira: 200€.
€ 200
Ordenagailua, tresna digitalak eta bulegoko materiala
Ordenagailua, bideokamara, eskanerra, paperkiak, etabar.
€ 1.000
Beharrak Eginkizuna Gutxienekoa Hobeezina
Komunitatearen kudeaketa
Komunitatea sustatu eta elikatu.
€ 600
Webgunearen diseinua eta garapena
Webgunea diseinatu eta komunitateak eta lehiaketak behar dituen ezaugarrietara egokitu.
€ 2.600
Marketing-a
Egitasmoaren zabaljunderako publizitate eta marketing gastuak.
€ 2.000
Beharrak Azpiegitura Gutxienekoa Hobeezina
Web domeinua, hosting-a eta interneteko zerbitzuak
Web domeinuaren erregistroa, web hosting-aren zerbitzua eta interneten publikatzeko eta editatzeko tresnak.
€ 300
GOTEOko komisio eta transakzioak
GOTEOko crowfounding plataformako komisio eta transakzio gastuak.
€ 300
Lanerako bulego edo espazio baten alokairua
Lanerako espazio bat interneterako sarbidea duena.
€ 1.000
Guztira € 4.900 € 11.700
Nahitaezkoa
Gehigarria

Informazio orokorra

Zenbat “meme” iristen zazikizu egunean? Batzuekin parrez lehertzen zara, besteekin, ordea, negargurea sartzen zaizu hezurretaraino ... ;) Iritsi da ordua! !Heldu da lehen “meme” txapelketa! Ez duzu galdu nahiko, ezta?

Interneten "meme" bat ideia, kontzeptu edota egoera bat deskribatzeko sortzen den erreplika elementuari deritzo. Sare sozialei esker masiboki hedatzen ari dira. Publizitate biralarekin ere lotua izan ohi da askotan. Oso arrakastatsuak dira gaur egun eta denok ikusi eta zabaltzen ditugu.

Batetik, webgune bat martxan jarriko da. Webgune hori etengabe hazten eta hedatzen ari den pertsonen komunitate bat da. Hortaz gain, Komunikazio-kanal ezberdinak eta sare sozial esanguratsuenak elikatuko dira (facebook, twitter, instagram, youtube...etc). Edonork egindako "meme"ak argitaratzeko, partekatzeko eta zabaltzeko aukera eskeiniko dute gure plataformek.
Proiektuak euskararen sustapenean, erabileran eta normalizazioan positiboki eragiteko asmoa du. Euskarazko "meme"ak, interneten zein sare sozialetan, beren presentzia eta erabilpena zabaltzeko helburua dugu. Euskal Herriko "meme" komunitatea sortuz eta zabalduz. Gainera, Euskal Herriarekin lotura duten "meme"ak jaso eta zabalduko ditugu: egoera, pertsonai, gertakari, albiste, etabarren "meme"ak jasoko ditugu, gordailu zabal bat eginez. Horrela, jendartearen komunikazioan ere positiboki eragin nahi du pertsonen arteko harreman sareak ere eraikiz.

Bestetik, "meme"en lehiaketak sustatuko dira, jendartean partehartzea bultzatuz bai "meme"ak sortzen, baita lehiaketan "meme" hoberenari botoa emanez. Martxan jarriko den lehenengo lehiaketa Ihauterietako “meme” lehiaketa izango da, Errenteriko udaleko laguntza eta elkarlanarekin burutuko delarik.

Oinarrizko ezaugarriak eta helburuak

Komunitate horretan partehartzea bultzatuko da, "meme"ak ikusi, partekatu eta sortzeko aukerak erakutsi eta horretara tresnak eskura jarriaz: tutorialak, informazioa, estekak, etabar. Webguneaz gain, sare sozial nagusiak elikatuko dira.

"Meme" lehiaketa martxan jarriko da. Iragartzeko komunikabide kanal gehienak erabiliko dira. Epe bat finkatuko da lanak jaso eta botoak emateko.

Lanek ezaugarri hauek izan behar dituzte: irudi hutsezkoa, irudia eta testua, bideoa edo irudia mugimenduan (soinuarekin edo gabe), audioa edo soinua bakarrik izatea.

Beste ezaugarri bat: lanek ezin dute ideologia bat, sexu genero bat, pertsona bat edozein arrazoiagatik diskriminatzeko helbururik eduki.

Lehiaketak sari hauek banatuko ditu:
-”Meme” onenari saria (sari hau epaimahai aditu talde batek erabakiko du)
-Euskaraz “meme” onenari saria (sari hau epaimahai aditu talde batek erabakiko du)
-Publikoaren onenaren saria boto gehien jasotako “meme”ari

Lan batek ezingo du sari bat baino gehiago jaso. Epaimahaia komunikazioan, umore grafikoan eta bideogintzan aditua den pertsona talde batek osatuko du. Epimahaiak erabakitzen dituen sariak lanen orijinaltasunean, sormenean eta maila artistikoaren araberako irizpideetan neurtuko dira. Publiko onenaren sariak epe batean zabalik egongo den botaketa sistema baten bitartez jasotako emaitzak erabakiko dituzte.

Lan sarituen egileek diruz osatutako poltsa eta “meme” sarituetan edo eratorritako ideietan edo komunitatea zein lehiaketako iruditerian oinarritutako opariak (kamiseta, katilua, poltsa, aterkia, etabar) jasoko dituzte. Antolatzaileek Irudi hauetan oinarritutako merchandising eta komertzializazio elementuak garatu ditzateke. Horretarako egileek lehiaketan partehartzearekin batera, bere lanen eskubidea lehiaketako antolatzaileei luzatzen diete. Lehiaketan eta komunitatean partehartzearekin batera, kompartitutako materialen erabilpen eta zabalkunde librea onartzen da. Honako lizentzia egokituko zaie materiale hauei: Licencia Creative Commons (bienes comunes creativos) con reconocimiento de autoría.

Ihauterietako “meme” lehiaketa:
Ihauteriekin eta ihauterietako jai eta ospakizunak gai bezala hartutako “meme” lehiaketa dugu honakoa. Lehiaketa honetan, bereziki Errenteriko “meme” onenari saria ere finkatuko da. Lehiaketako zenbait ezaugarri Errenteriako euskera eta kultura departamentuekin koordinatuko adostuko dira.

memelius-jauna01-05.png memelius-jauna01-04.png

Zerk bultzatzen zaitu eta zeini zuzenduta dago proiektua

Proiektua edonori dago zuzendua, izaera ireki eta partehartzailea du goitik behera. Proiektua "meme" sortzaileei bideratuta dago, “meme”-ekin dibertitzen denari, kontsumitzen dituenari, partekatzen dituenari...etabar.

Gaurko gizartean irribarrea eta umorea dira elementu motibagarrienetako bat. Gauza asko mugi dezakeen motorea dugu. Ez dago ezer irria bezalakorik, gure buruaz parre egin eta ondo pasatzeko gaitasuna bezalakorik.

Egitasmoak izaera libre eta irekia du, edonork parte hartu dezake. Egitasmoaren komunitatean, sare sozialetan eta lehiaketan partekatutako “meme”ak ikusi, erabili, partekatu, zabaldu eta moldatu daitezke inongo mugarik gabe. Ez dago mugarik bere erabilpen komertzialean ere.

pausoka-pediatria2.jpg

Crowdfunding-eko kanpainaren helburuak

Egitasmoaren helburua “meme” komunitate bat sortu, elikatu eta indartzea da. Hazi eta zabalduko den komunitate bat. Pertsonen arteko harremanetarako komunitate bat azken finean.

Hortaz gain, pertsona askoren partehartzea sustatuko da, “meme” lehiaketa bat edo bat baino gehiago martxan jarriaz. Beraz, egitasmoaren helburua “meme”ak eta partehartzea sustatuko duten tresna batzuk denen eskura jartzea izango litzateke.

Oso ohitutak gaude "meme" delakoak gaztelaniaz edota ingelesez jaso eta zabaltzera. Euskara osasuntsu batek euskarazko "meme"ak behar dituela iruditzen zait. Proiektuak euskararen sustapenean, erabileran eta normalizazioan positiboki eragiteko asmoa du. Euskal Herriko "meme" komunitatea sortuz eta zabalduz. Euskara horrela kontestu ludiko eta jolasgarri batekin lotuaz. Euskarazko produktuak sortu eta kontsumitzeko ohitura indartu nahi da egitasmo honen bitartez.

memelius-jauna01-02.png pausoca-con-pediatria.jpg

Aldez aurreko esperientzia eta taldea

Egitasmoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren ,GOTEO crowfounding, Errenteriako udaleko kultura eta euskara departamentuen eta PAUSOKA elkartearen laguntza eta elkarlana dauzka.

Hortaz gain, eremu pribatuko empresa ezberdinen elkarlana ere emango da honako esparrutan: kanpaina babestuz eta zabalduaz, bere produktu eta zerbitzuak lehiaketako opari gisa eskeiniz, etabar.

Kurrikuluma
Arte Ederrak ikasi nuen eta doktoretza hasi nuen marrazki tradizional eta digitalaren arteko ezberdintasunetan sakonduz.

"BBK filmak" proiektuan ikus-entzunezko irakasle gisa lan egin nuen. Baita langabetuentzako ikastaroetan irakasle gisa, tresna digitalen irakaskuntzan.

Master bat lortu nuen Macromedian eta ACC Comunicación taldean lan egin nuen. Webgune asko garatu genituen (adibidez Gipuzkoa Turismokoa):
http://www.acc.com.es/
http://www.turismo.euskadi.eus

HORMACHIC kolektibokoan partehartzen dut. Muralak pintatu ohi ditugu hirietako espazio marginaletan (adibidez, "Hormek Diote" proiektuan parte hartu genuen Donostia 2016 Europako Hiriburu kulturalaren barruan):
http://www.hormekdiote.com
http://www.eitb.eus/eu/kultura/donostia-2016/bideoak/osoa/3906982/bideoa-hormek-diote-artistentzako-hormak-/

Irudi korporatiboa eta diseinu textila ere egiten ditut (adibidez Kilometroak jairako eta Araba Euskaraz proiektuan):
http://www.kilometroak.eus/
http://www.kilometroak.eus/denda

Hezkuntza arloan, Euskal Herriko ikastolentzako hainbat lan egiten ditut: ikasmaterialgintzan preinpresio lanak, diseinua testu-liburu eta hezkuntzarako, joko didaktikoen sorkuntza eta diseinua, ilustrazioak, karikaturak, animazio grafikoak eta interneten hezkuntzako plataformetarako simulazioak, infografiak ... etabar:
http://www.ikastola.eus/
http://denda.ikastola.eus/

Enpresa eta profesionalen aholkulari komunikazio korporatiboan, marketing-ean eta social media-n. Elementu korporatiboen garapen integrala eta marketing kanpainak.

memelius-jauna01-06.png pausoka.png

Giza konpromezua